jueves, 17 de mayo de 2012

martes, 15 de mayo de 2012

CAMTASIA (tutoriala)

Gmail kontu bat irekitzeko tutoriala:

GOOGLE EKOSISTEMA

Google ekosistema sistema bat da non baliabide desberdinak aurki ditzakegun.
Baliabide horiek era independientean erabil daitezke baina guztiak "sare" berean daude loturik hori dela eta ekosistema bat osatzen dute.
Bloga ere horren adibide garbia da. Mindomo, youtube, camtasia, scribd...baliabide desberdinak (independienteki erablitzen direnak) blogaren barruan aurki ditzakegu.
 Google-en zaudenean "mas"-en  sakatuta baliabide guzti horien zerrenda ikus daiteke.

miércoles, 9 de mayo de 2012

ikasle-irakasle harremana

Irakastea eta ikastea irakasle askorentzat hitz sinonimoak dira, eta beti elkarri lotuta daudela uste dute, nahiz eta eguneroko errealiteak presuposizio hau ukatzen duen.

 Irakasle multzo batek prestaketari ematen dio garrantzia eta hau horrela izanik, alderdi bat besterik ez da, derrigorrezko alderdia, noski, bainan ez da nahikoa. Denok ezagutu dugu irakasle jakintsu horietako bat, eskola ematerakoan, astuna, agoantaezinezko klaseak ematen zituena, eta ezin esan dezakegu irakasten ez denik, baina ikasi ez dugu tutik ikasten. Orduan, prestakuntza on batek ikastearen prozesua zihurtatzen ez badu, zerk zihurta dezake? Bada... harremana, ikaslearekiko harreman mota batek.

hik hasitik hartutako artikulu baten zatia, interesatzen bazaizue jarraitu irakurtzen http://www.hikhasi.com/artikulua/126">

lunes, 23 de abril de 2012

Nolako irakasleak behar ditugu XXI. mende hasierako Euskal Herrian?

“Pentsatu globalki, parte hartu lokalki”, diote ekologistek. “Orokorretik lokalera ez, alderantziz, lokaletik globalera”, diote beste batzuek.Garbi dago hausnarketa sakona egin behar dela gure kulturaren aberastasuna gal ez dadin eta gure ekarpena egin dezagun. “Gaur egungo eskoletan, XXI. mendean bizitzeko ikasleak prestatu behar ditugu, XX. mendean prestatutako irakasleekin, eta XIX. mendeko egitura duen hezkuntza sisteman”. XXI. mendeko jendartean aldaketa sozialak izugarri bizkortzen ari dira; orain arteko erreferentzia puntuak galtzen doaz: erlijioa, familia...; ezagutza etengabe aldatzen ari da; egoera gero eta konplexuagoak sortzen dira; kultur berdintasunerako ahalegin nabarmena antzematen da: hizkuntzak, modak, ohiturak...; ekonomiaren desoreka eta gizarte bazterketa handituz doaz; informazio gehiegi dago, bizitza erritmoaren abiadura izugarria da...
 Zer egin, ordea, eskolatik horren guztiaren aurrean? Izugarrizko garrantzia du irakasleen prestakuntzak, bai hasierakoak eta bai etengabeak. Zertan prestatu, baina? Alde batetik, ikaste prozesuei buruz zientziek egin dituzten ekarpenak kontuan hartu behar dira. Adibidez, ezagutza norberak eraiki behar duela dio psikologiak; jakintzak bizitzarako baliagarria denean hartzen duela zentzua dio soziologiak; iristen zaigun informazio berria garen eta dakigunaren arabera interpretatzen dugula komunikazioak; hizkuntzen arteko interdependentzia dagoela, berriz, linguistikak... Bestetik, hezkuntza osoa eta integrala izatea komeni da, bere inguruan integratua eta integratzailea.
Zer ondoriozta daiteke horretatik guztitik? Irakasle berriak prestatzeko, ikasgaietan oinarritu beharrean diziplinartean aritu behar dela, elkarlanean aritzea ezinbestekoa bihurtuz. Errealitatearekin zerikusi zuzena duten gaiak eta egoerak bizi behar direla. Ezagutza teorikoan oinarritutako curriculumetik konpetentzien garapenera pasa behar dela. Memoriari baino konpetentziei eman behar zaiela garrantzia: ikasten, izaten, elkarlanean aritzen, ekiten... jakiteari. Azken finean, pertsona ikertzaile, autonomo eta kritikoak izaten lagundu behar zaiela irakaslegaiei.
 Hezkuntzaren xedeek gure gogoetatik abiatu behar dute jende askea eta kultur identitatea duena lortzeko. Hori litzateke gure herriak egin lezakeen ekarpenik ederrenetakoa. Eta hori guztia posible al da dauzkagun hezkuntza egitura administratiboekin? Garbi dago egitura horiek ezinbestean aldatu egin behar dutela izaera, eskola komunitatearen parte-hartzea erraztuz, eskola jendartera irekiz eta eskola garaia amaitzean bizitza osoan ikasten jarraitzeko gogoa suspertuz. Hausnarketak jarraituko du...

" hik hasi aldizkaritik hartutako artikulu interesgarria"

domingo, 1 de abril de 2012

NON GELDITZEN DIRA HAURRAK?

eskola tradizionalean umeen interesak eta gaien esaguratasunak alde batera uzten dira umeen kaltetan.

IRAKASKUNTZA

irakaskuntzaren zeregina ez da jendeak zer pentsatzen uen irakastea baizik eta pentsatzen irakastea

jueves, 29 de marzo de 2012

hezkuntza emozionalarekin jarraituz....

hemen uzten dizuet hezkuntza emozionalari buruzko dokumentu interesgarri bat...luzetxoa da baina pena merezi du, oso ondo dago! Como Educar Las Emociones

sábado, 24 de marzo de 2012

EMOZIOEK ere badute gelan TOKIA

Hemen uzten dizuet eskola japoniar batean kurtso oso batez grabatu zen dokumentala, irakasleak eskolako gaiez gain biziten eta pertsona izaten irakasten die...horretarako gelan bizitzan bezala, emozioek tokia dute.
(5 bideo dira, lehenengo biak jarriko ditut ta gustuko baduzue youtuben dago.)

jueves, 1 de marzo de 2012

MOMENTU ORO

akatsetatik, herri bezala, barkamena eskatzen, ixilik egoten, gehiago entzuten, aukeratzen,denbora aprobetxatzen, kantak egiten
ikasten, ikasten
haurrengandik, liburetatik, agureengandik
beste kulturetatik ikasten
iraganetik orainetik etorkizunetik
zugandik nigandik guregandik

IKASTEN

Hau ez da behin ere gelditzen

Ikasten
beti nire adimena zabaltzen
ikasten
MOMENTU ORO.

Berri txarrak taldeak oso ondo adierazten du abestian, ikasten gabiltza momentu oro eta inguruko edozerren bitartez, inoiz ahaztu behar ez dugun zerbait, ez dago orojakilerik eta ez dago ezjakinik.

DEBEKATUTAKO HEZKUNTZA



"La educación prohibida" komunikazio eta ikusentzunezkoen munduan dabiltzan gazte batzuk aurrera eramandako proeiktu bat da. Haien ustez kalitatezko hezkuntza da mundu hobe baten oinarria.
Espezialista desberdinekin (irakasleak, pedagogoak...) kontaktuan jarri dira eskolarizazio tradizionalaren estrukturarekin apurtzen duten proposamen desberdinak ezagutzeko.

 Batutakoarekin luzemetrai bat burutu dute. Webgune honetan duzue informazio gehiago ikusgai  http://www.educacionprohibida.org.ar/

hona hemen aurrerapen bat!


martes, 28 de febrero de 2012

ESKOLA TXIKIAK

 Eskola txikia izateak irakaskuntzan eragin nabaria dauka: metodologian, harremanetan, ekintzetan…. Eskola txikiek berezko ezaugarriak dituzte eta eskola handiagoek eskaintzen ez dituzten aukerak eskain ditzakete. Herri txiki edo auzoetan txertatuta egoten dira normalean, eta haurrak garrantzia duten komunitateko kideak sentitzen dira. Eskolak herriko bizitzan integratu egiten da eta lotura estua dago bien artean. Herrian gertatutakoak eskolako gaiak edo lan gaiak izan daitezke. Umeak ingurune fisikoa eta naturala ezagutzeko aukera dute, herrian, etxean eta eskolan.

Talde heterogeneoak egoten dira ,askotan gurasoak arduratuta agertzen dira talde homogeneo hauen aurrean baina esperientziak erakutsi digu ikaste prozesurako aberastasun ikaragarria dela gela berean hainbat adinetako haurrak izatea. Nagusiek ikasitakoa gogoratzen dute eta txikiei laguntza emateko prest agertzen dira askotan eta txikiek azkar ikasten dituzte gauzak. Hala ere ume bakoitzaren erritmoa eta garapen momentua kontuan izan behar da. Guzti horrek, gaitasunetan oinarritutako berezko metodologia ezartzera bideratu ditu eskola txikiak: proiektuen bidez, elkarreraginean eta testuinguruari egokituta.


Ikasleei,irakasleei eta gurasoei elkarlanean eta elkarreraginean aritzeko aukera handiagoa ematen diete eta txikiak izan arren,ikasbide eta aukera handiak eskaintzen
dizkiete bertara joaten diren ikasleei.




eskola inklusiboa

ZER DA?

-EREDU INKLUSIBOA: Ikasle guztiek pertsonalki eta sozialki sustatzen eta garatzen dira. Denak dira gauza ikasteko eta denek ikasi behar dute, bakoitzaren ahalmenaren arabera

 - ESKOLA INKLUSIBOA: Hezkuntza integrala eskaintzen da, hau da, eduki akademikoak + garapen pertsonal eta soziala (baloreak).

 Oinarritzat KALITATEZKO HEZKUNTZA, IKASLE DENENTZAT du eta dibertsitateari erantzuten dio komunitatea osatzen duten guztiak baloratuz. Berdintasun-ezberedintasunetan oinarritzen den hezkuntza eskatzen eta bultzatzen du. Kurrikuluma, ikasleen beharrizanei erantzuteko tresna gisa ulertzen da.
-
EZAUGARRIAK: Ikasle guztien beharrizanak bete. (Nahiz eta bakoitzaren ezaugarri pertsonal, psikologiko... ezberdinak izan) Helburua: eskolak bere ikasleak dibertsitatean eta diskriminaziotik at hezi ahal izateko oinarria jartzea. Edozein ikaslek izan ditzakeen arazoei, irtenbidea bilatu behar zaie. Ondorioz ikastetxeak prest egon behar dira, ikasle GUZTIAK hartzeko. Lan egiteko modurik egokiena TALDE LANA, ELKARLANA . Azken finean, INKLUSIOA GIZA ESKUBIDEA da. BOOTH-ek dioen bezala, inklusioa komunitatea eta partehartzea da

 - HELBURUAK

  •  Eskola eraginkorra lortzea: ikasle bakoitzarentzat hezkuntza esanguratsua eskaintzea.  
  • Kalitatezko hezkuntza guztientzat. 
  •  Ikasle bakoitzarengan independentzia, errespetua eta erantzukizuna garatzea. 
  •  Ume guztiei garatzeko aukera ematea. 
  •  Ume bakoitzaren ezaugarriei erantzungo dien hezkuntza sistema diseinatzea.
  •  H.P.B. dituen umeak ohiko eskoletara joatea, gela arruntean egotea. 
  •  Eskola inklusiboa diskriminazioarekin amaitzeko tresna bezala. Izateko, bizitzeko eta bizikide izateko trebeziak eskuratzea