martes, 28 de febrero de 2012

ESKOLA TXIKIAK

 Eskola txikia izateak irakaskuntzan eragin nabaria dauka: metodologian, harremanetan, ekintzetan…. Eskola txikiek berezko ezaugarriak dituzte eta eskola handiagoek eskaintzen ez dituzten aukerak eskain ditzakete. Herri txiki edo auzoetan txertatuta egoten dira normalean, eta haurrak garrantzia duten komunitateko kideak sentitzen dira. Eskolak herriko bizitzan integratu egiten da eta lotura estua dago bien artean. Herrian gertatutakoak eskolako gaiak edo lan gaiak izan daitezke. Umeak ingurune fisikoa eta naturala ezagutzeko aukera dute, herrian, etxean eta eskolan.

Talde heterogeneoak egoten dira ,askotan gurasoak arduratuta agertzen dira talde homogeneo hauen aurrean baina esperientziak erakutsi digu ikaste prozesurako aberastasun ikaragarria dela gela berean hainbat adinetako haurrak izatea. Nagusiek ikasitakoa gogoratzen dute eta txikiei laguntza emateko prest agertzen dira askotan eta txikiek azkar ikasten dituzte gauzak. Hala ere ume bakoitzaren erritmoa eta garapen momentua kontuan izan behar da. Guzti horrek, gaitasunetan oinarritutako berezko metodologia ezartzera bideratu ditu eskola txikiak: proiektuen bidez, elkarreraginean eta testuinguruari egokituta.


Ikasleei,irakasleei eta gurasoei elkarlanean eta elkarreraginean aritzeko aukera handiagoa ematen diete eta txikiak izan arren,ikasbide eta aukera handiak eskaintzen
dizkiete bertara joaten diren ikasleei.




No hay comentarios:

Publicar un comentario