-EREDU INKLUSIBOA: Ikasle guztiek pertsonalki eta sozialki sustatzen eta garatzen dira. Denak dira gauza ikasteko eta denek ikasi behar dute, bakoitzaren ahalmenaren arabera
- ESKOLA INKLUSIBOA: Hezkuntza integrala eskaintzen da, hau da, eduki akademikoak + garapen pertsonal eta soziala (baloreak).
Oinarritzat KALITATEZKO HEZKUNTZA, IKASLE DENENTZAT du eta dibertsitateari erantzuten dio komunitatea osatzen duten guztiak baloratuz. Berdintasun-ezberedintasunetan oinarritzen den hezkuntza eskatzen eta bultzatzen du. Kurrikuluma, ikasleen beharrizanei erantzuteko tresna gisa ulertzen da.
-
EZAUGARRIAK: Ikasle guztien beharrizanak bete. (Nahiz eta bakoitzaren ezaugarri pertsonal, psikologiko... ezberdinak izan) Helburua: eskolak bere ikasleak dibertsitatean eta diskriminaziotik at hezi ahal izateko oinarria jartzea. Edozein ikaslek izan ditzakeen arazoei, irtenbidea bilatu behar zaie. Ondorioz ikastetxeak prest egon behar dira, ikasle GUZTIAK hartzeko. Lan egiteko modurik egokiena TALDE LANA, ELKARLANA . Azken finean, INKLUSIOA GIZA ESKUBIDEA da. BOOTH-ek dioen bezala, inklusioa komunitatea eta partehartzea da
- HELBURUAK
- Eskola eraginkorra lortzea: ikasle bakoitzarentzat hezkuntza esanguratsua eskaintzea.
- Kalitatezko hezkuntza guztientzat.
- Ikasle bakoitzarengan independentzia, errespetua eta erantzukizuna garatzea.
- Ume guztiei garatzeko aukera ematea.
- Ume bakoitzaren ezaugarriei erantzungo dien hezkuntza sistema diseinatzea.
- H.P.B. dituen umeak ohiko eskoletara joatea, gela arruntean egotea.
- Eskola inklusiboa diskriminazioarekin amaitzeko tresna bezala. Izateko, bizitzeko eta bizikide izateko trebeziak eskuratzea
No hay comentarios:
Publicar un comentario