Eskola txikia izateak irakaskuntzan eragin nabaria
dauka: metodologian, harremanetan, ekintzetan…. Eskola txikiek berezko
ezaugarriak dituzte eta eskola handiagoek eskaintzen ez dituzten aukerak eskain
ditzakete. Herri txiki edo auzoetan txertatuta egoten dira normalean, eta
haurrak garrantzia duten komunitateko kideak sentitzen dira. Eskolak herriko
bizitzan integratu egiten da eta lotura estua dago bien artean. Herrian
gertatutakoak eskolako gaiak edo lan gaiak izan daitezke.
Umeak ingurune fisikoa eta naturala ezagutzeko aukera dute, herrian, etxean eta
eskolan.
Talde
heterogeneoak egoten dira ,askotan gurasoak arduratuta agertzen dira talde homogeneo hauen aurrean baina esperientziak erakutsi digu ikaste
prozesurako aberastasun ikaragarria dela gela berean hainbat adinetako haurrak
izatea. Nagusiek ikasitakoa gogoratzen dute eta txikiei laguntza emateko prest
agertzen dira askotan eta txikiek azkar ikasten dituzte gauzak. Hala ere ume
bakoitzaren erritmoa eta garapen momentua kontuan izan behar da. Guzti horrek,
gaitasunetan oinarritutako berezko metodologia ezartzera bideratu ditu eskola
txikiak: proiektuen bidez, elkarreraginean eta testuinguruari egokituta.
Ikasleei,irakasleei eta
gurasoei elkarlanean eta elkarreraginean aritzeko aukera handiagoa ematen diete
eta txikiak izan arren,ikasbide eta aukera handiak eskaintzen
dizkiete bertara joaten diren
ikasleei.