jueves, 29 de marzo de 2012
hezkuntza emozionalarekin jarraituz....
hemen uzten dizuet hezkuntza emozionalari buruzko dokumentu interesgarri bat...luzetxoa da baina pena merezi du, oso ondo dago!
Como Educar Las Emociones
sábado, 24 de marzo de 2012
EMOZIOEK ere badute gelan TOKIA
Hemen uzten dizuet eskola japoniar batean kurtso oso batez grabatu zen dokumentala, irakasleak eskolako gaiez gain biziten eta pertsona izaten irakasten die...horretarako gelan bizitzan bezala, emozioek tokia dute.
(5 bideo dira, lehenengo biak jarriko ditut ta gustuko baduzue youtuben dago.)
(5 bideo dira, lehenengo biak jarriko ditut ta gustuko baduzue youtuben dago.)
jueves, 1 de marzo de 2012
MOMENTU ORO
akatsetatik, herri bezala, barkamena eskatzen, ixilik egoten, gehiago entzuten, aukeratzen,denbora aprobetxatzen, kantak egiten
ikasten, ikasten
haurrengandik, liburetatik, agureengandik
beste kulturetatik ikasten
iraganetik orainetik etorkizunetik
zugandik nigandik guregandik
IKASTEN
Hau ez da behin ere gelditzen
Ikasten
beti nire adimena zabaltzen
ikasten
MOMENTU ORO.
Berri txarrak taldeak oso ondo adierazten du abestian, ikasten gabiltza momentu oro eta inguruko edozerren bitartez, inoiz ahaztu behar ez dugun zerbait, ez dago orojakilerik eta ez dago ezjakinik.

DEBEKATUTAKO HEZKUNTZA
"La educación prohibida" komunikazio eta ikusentzunezkoen munduan dabiltzan gazte batzuk aurrera eramandako proeiktu bat da. Haien ustez kalitatezko hezkuntza da mundu hobe baten oinarria.
Espezialista desberdinekin (irakasleak, pedagogoak...) kontaktuan jarri dira eskolarizazio tradizionalaren estrukturarekin apurtzen duten proposamen desberdinak ezagutzeko.
Batutakoarekin luzemetrai bat burutu dute. Webgune honetan duzue informazio gehiago ikusgai http://www.educacionprohibida.org.ar/
hona hemen aurrerapen bat!
martes, 28 de febrero de 2012
ESKOLA TXIKIAK
Eskola txikia izateak irakaskuntzan eragin nabaria
dauka: metodologian, harremanetan, ekintzetan…. Eskola txikiek berezko
ezaugarriak dituzte eta eskola handiagoek eskaintzen ez dituzten aukerak eskain
ditzakete. Herri txiki edo auzoetan txertatuta egoten dira normalean, eta
haurrak garrantzia duten komunitateko kideak sentitzen dira. Eskolak herriko
bizitzan integratu egiten da eta lotura estua dago bien artean. Herrian
gertatutakoak eskolako gaiak edo lan gaiak izan daitezke.
Umeak ingurune fisikoa eta naturala ezagutzeko aukera dute, herrian, etxean eta
eskolan.
Talde
heterogeneoak egoten dira ,askotan gurasoak arduratuta agertzen dira talde homogeneo hauen aurrean baina esperientziak erakutsi digu ikaste
prozesurako aberastasun ikaragarria dela gela berean hainbat adinetako haurrak
izatea. Nagusiek ikasitakoa gogoratzen dute eta txikiei laguntza emateko prest
agertzen dira askotan eta txikiek azkar ikasten dituzte gauzak. Hala ere ume
bakoitzaren erritmoa eta garapen momentua kontuan izan behar da. Guzti horrek,
gaitasunetan oinarritutako berezko metodologia ezartzera bideratu ditu eskola
txikiak: proiektuen bidez, elkarreraginean eta testuinguruari egokituta.
Ikasleei,irakasleei eta
gurasoei elkarlanean eta elkarreraginean aritzeko aukera handiagoa ematen diete
eta txikiak izan arren,ikasbide eta aukera handiak eskaintzen
dizkiete bertara joaten diren
ikasleei.
eskola inklusiboa
ZER DA?
-EREDU INKLUSIBOA: Ikasle guztiek pertsonalki eta sozialki sustatzen eta garatzen dira. Denak dira gauza ikasteko eta denek ikasi behar dute, bakoitzaren ahalmenaren arabera
- ESKOLA INKLUSIBOA: Hezkuntza integrala eskaintzen da, hau da, eduki akademikoak + garapen pertsonal eta soziala (baloreak).
Oinarritzat KALITATEZKO HEZKUNTZA, IKASLE DENENTZAT du eta dibertsitateari erantzuten dio komunitatea osatzen duten guztiak baloratuz. Berdintasun-ezberedintasunetan oinarritzen den hezkuntza eskatzen eta bultzatzen du. Kurrikuluma, ikasleen beharrizanei erantzuteko tresna gisa ulertzen da.
-
EZAUGARRIAK: Ikasle guztien beharrizanak bete. (Nahiz eta bakoitzaren ezaugarri pertsonal, psikologiko... ezberdinak izan) Helburua: eskolak bere ikasleak dibertsitatean eta diskriminaziotik at hezi ahal izateko oinarria jartzea. Edozein ikaslek izan ditzakeen arazoei, irtenbidea bilatu behar zaie. Ondorioz ikastetxeak prest egon behar dira, ikasle GUZTIAK hartzeko. Lan egiteko modurik egokiena TALDE LANA, ELKARLANA . Azken finean, INKLUSIOA GIZA ESKUBIDEA da. BOOTH-ek dioen bezala, inklusioa komunitatea eta partehartzea da
- HELBURUAK

- Eskola eraginkorra lortzea: ikasle bakoitzarentzat hezkuntza esanguratsua eskaintzea.
- Kalitatezko hezkuntza guztientzat.
- Ikasle bakoitzarengan independentzia, errespetua eta erantzukizuna garatzea.
- Ume guztiei garatzeko aukera ematea.
- Ume bakoitzaren ezaugarriei erantzungo dien hezkuntza sistema diseinatzea.
- H.P.B. dituen umeak ohiko eskoletara joatea, gela arruntean egotea.
- Eskola inklusiboa diskriminazioarekin amaitzeko tresna bezala. Izateko, bizitzeko eta bizikide izateko trebeziak eskuratzea
martes, 14 de febrero de 2012
Suscribirse a:
Entradas (Atom)